Soluzio grafikoak zure enpresarentzat Gipuzkoan: Diseinu grafikoa, inprimaketa, brandinga, web-diseinua eta marketina Deban, Ondarroan, Mutrikun eta Gipuzkoa osoan
Ifar Kalea, 7 behea
20820 Deba (Gipuzkoa)

Markak sortzea

 

Adituak gara markak sortzen, branding izeneko prozesuan. Zure enpresaren irudi korporatiboa funtsezkoa da marka jendeari ezagutzera emateko, merkatuan posizionatzeko eta zuen balioak eta zuen identitatea transmititzeko.

 

Gipuzkoako eta Bizkaiko enpresa askori lagundu diegu euren irudi korporatiboa garatzen.Logotipoa izaten da prozesuaren ageriko lehenengo urratsa, baina marka sortzea hori baino askoz ere gehiago da: zure markari lotutako elementu grafikoak zehaztea (tipografia, ikonoak, koloreak…), markaren identitatearen eskuliburua marka erabiltzeko jarraibideekin, paper korporatiboen diseinua, markaren eslogana eta naminga, komunikazio grafikoa, eta abar.

Zure negozioaren lehenengo urrats horiek garatzen lagunduko dizugu, eta zure enpresaren sormen-prozesu osoan alboan izango gaituzu: marka sortzen, saltzen lagunduko dizuten euskarriak diseinatzen eta inprimatzen, web-orria diseinatzen, Interneten posizionatzen eta sare sozialetako komunikazioan eta publizitatean. Zerbitzu integrala eskaintzen dugu; neurriko soluzio grafikoak ematen ditugu zure marka koherentziaz komunikatu ahal izan dezazun eta zure balioak helarazi ahal izan ditzazun.


Bai proiektu bat hasten edo ekiten ari bazara bai zure enpresak ibilbide luzea badu eta bere irudia berritu nahi baduzu, idatz iezaguzu.

Euskalinprirekin hasi nahi dut nire marka eraikitzen

Harremana

Enpresentzako gure branding-zerbitzuarekin zure balio-proposamena islatuko duen eta bezeroei zure balioak helaraziko dizkien identitate bisual aparta eta originala garatuko dugu.

Zure enpresaren edo saltokiaren marka diseinatuko dugu: marka sortu, euskarriak diseinatu eta inprimatu, web-orria diseinatu, SEOa eta komunikazioa eta publizitatea sare sozialetan

Soluzio grafikoak zure enpresarentzat Gipuzkoan: Diseinu grafikoa, inprimaketa, brandinga, web-diseinua eta marketina Deban, Ondarroan, Mutrikun eta Gipuzkoa osoan

Ifar Kalea, 7 behea
20820 Deba (Gipuzkoa)
943 19 20 36
?