Soluzio grafikoak zure enpresarentzat Gipuzkoan: Diseinu grafikoa, inprimaketa, brandinga, web-diseinua eta marketina Deban, Ondarroan, Mutrikun eta Gipuzkoa osoan
Ifar Kalea, 7 behea
20820 Deba (Gipuzkoa)

Euskalinpri

Orain dela lau hamarkada sortu ginen Deban kopia-denda gisa! Urte hauetan hazten eta aurrera egiten joan gara, gure bezeroekin eta sektorearekin batera.Erronka zoragarria izan da.Gurera etortzen bazara, abentura hau hasi zen lokal berean aurkituko gaituzu; oraindik gordeta dauzkagu lehenengo makina (eder) haiek.

Eta gure bezeroak hazten ari ziren bitartean eta bataio eta jaunartzetako oroigarriak egitetik ezkontzako gonbidapenak egitera pasatzen ginen bitartean, geu ere hazten joan ginen. Gure makinak berritzeaz gainera, gure zerbitzuak zabaldu ere egin genituen.

Debako, Mutrikuko eta inguruko enpresekin dugun harremana heltzen joan da. Inprimatzetik eta koadernatzetik diseinatzera eta soluzio grafikoak ematera igaro ginen, eta beti definitu izan gaituen zerbait da hori. Gure diseinu grafikoarekin, brandingarekin, web-diseinuarekin eta marketinarekin irudia berritzen laguntzen diegu Gipuzkoako eta Bizkaiko enpresei, teknologia berrietan presentzia irabaz dezaten, eta, aldi berean, salmenta-tresnak (katalogoak, errotuluak, biniloak, eta abar) modernizatzen ere laguntzen diegu. 

Diseinu grafikoa, marka edo brandinga sortzea, web-orrien eta online denden diseinua eta marketina Deban 

943 19 20 36
?